2016 abendua 2

BILAKA kolektiboaren zuzendari artistikoa bilakatu

BILAKA KOLEKTIBOAK BERE ZUZENDARI ARTISTIKOA xerkatzen du. Zati denborako lanaldia  (G/E)

 Bilaka kolektiboa Iparraldeko Dantzarien Biltzarraren koreografia zentroa da. Gaur egun, hogeita hamar bat dantzari eta musikari biltzen ditu. Bilaka kolektiboa euskal dantzako estetika desberdinei idekia da ; koreografo ezagunak edo talentu berriei emandako konfiantza eta elkarlanari esker sortzen dira produkzioak. Kandidatura honek, Bilaka-k bere proiektu artistikoa sendotzeko duen asmoarekin bat egiten du.

 

Segida irakurri / Lire la suite

2016 azaroa 3

EUSKAL HITZORDUAK : Bilaka kolektiboaren dantza tailerrak

“Biarritz culture”k antolatu Euskal hitzorduak kari, Bilaka kolektiboak bere unibertsoaren deskubritzea komitatzen zaituzte, maila guzietako dantza tailerrak proposatuz eta bere azken ikusgarria aurkeztuz azaroaren 13an, arratseko 6tan, Miarritzeko kasinoan.

Segida irakurri / Lire la suite

2016 iraila 1

ZABALA moduloa 2016 2017

Izenak eman : http://iparraldekodantzarienbiltzarra@gmail.com

Joan den urtean hasia, Zabala moduloa berriz abiatzen da sartze hontan.

Dantza talde guzietan, dantzaz gosez diren dantzariak badira, haien dantza taldeko kurtsoetaz gain, denbora gehiago pasatu nahi dutena dantza ikasten eta praktikatzen.

Segida irakurri / Lire la suite

2016 abuztua 10

Artista gazteen egonaldia eüskaraz

Uztailaren 18tik 22ala, Idauzen igaran da Xiberoko lehen inganio günea eüskaraz, Xiberoko Herri Alkargoak antolatürik.
28 haur, Xibero osotik jinik, jüntatü dira aste hortan, Idauze Mendiko eskolan, Soizic Pineau müsika eskolako zuzendariak eta Johañe Etchebest, IDB federazioneko langileak proposatü « egonaldi artistikoan », Ibai Capot-Thornary eta Arño Carrique, Xiberoko inganio güneko animazaleek lagüntürik.

Segida irakurri / Lire la suite

2016 uztaila 29

Master Class Xiberoa : dantza lizeoan

MASTER CLASS XIBEROA : dantza kurtxo lizeoko ikasleentzat
2015-2016ko Masterclass Xiberoak 18 ikasle bildu ditu Xiberoko 3 lizeoetarik etorriak.

Leheneko eta terminaleko dantzari gazteak ostegun guziz bildu dira 2 orenentzat, Agerriako dantza gelan.

Segida irakurri / Lire la suite

2016 martxoa 1

Maskatrük : dantza taldeen topaketa Maskaradaren inguruan

IDBk proposaturik eta Aitzindariak dantza federazioak sustaturik, Maskatrük projektuaren helburua bi dantza taldeen biltzea da Maskarada garaian.
Trukaketa horien bidez Euskal dantzak dituen balore garantzitxuak garatu nahi dira: elkar ezagutza, Euskarazko komunikazioa, beste dantzen ezagutza haien kontextu kulturalean.
Segida irakurri / Lire la suite

2016 otsaila 3

BILAKA KOLEKTIBOAren errepertorioa ezagutzeko tailerrak (urririk)

 Hilabetean behin, BILAKA KOLEKTIBOAk, IDBko koreografia zentroa, 16 urte baino gehiagoko dantzariei zuzendutako tailer batzuk proposatzen ditu, bere errepertorioko Leihotik koreografiaren deskubritzeko. 
Segida irakurri / Lire la suite

2015 azaroa 26

IDB Euskal Herriko Herri Elkargo bakar baten alde

Orain, « Aquitaine – Limousin – Poitou-Charentes » Eskualde handiaren baitan erabaki beharko dira euskal kulturaren berezitasun eta haren baitezpadako beharrak.

Segida irakurri / Lire la suite

2015 urria 15

Hastapen berria

Azken hilabeteetan, hogei bat pertsona lanean ari dira dinamismo eta gaitasun handiarekin, Iparraldeko Dantzarien Biltzarraren proiektu berriaren gauzatzeko.

Segida irakurri / Lire la suite

2015 urria 14

“Zabala osagarria” Lapurdin eta Baxenabarren

Omiasainduko bakantzen ondotik, formakuntza bat eginen da, astero, nahi duten dantzariek, beren elkartean ikasten dutenaren gain, irakaskuntza osagarri bat ukan dezaten.

Segida irakurri / Lire la suite