2018ko Dantzari ttikiren bilana

Dantzari ttikiren karietara, mila dantzari bildu ziren Donibane Garazin. Herriko kaleak alaitu ondoren, 35 taldeek elkarrekin dantzatu zuten frontoian. Aurtengo berritasuna musikari ttikia izan zen. Musika eskoletako gazteek parte hartu zuten ikusgarriaren musikak jotzeko. Bi orduz, urtean zehar ikasitako dantzak aurkeztu zituzten dantzari gazteek 1200 ikusle aurrean. Eguerditan, parte-hartzaileek landa-bazkari goxo bat partekatu zuten. Indarrak bildu eta gero, dantzariek eta haien gurasoak aukera zuten arratsaldeko dantza ikusgarriak ikusteko.

2019ko edizioa prestatzen ari gira

Aurtengo edizioaren arrakasta ikusita, hurrengo edizioak formula berdina segituko du berritasun batekin. Programa Lapurdiko dantzen eta Betti Beteluk berreskuratutako dantzen inguruan pentsatuko da.

Horregatik, dantza batzuk kendu egin ditugu eta gaiarekin lotutako beste dantzak gehituko ditugu. Taldeak laguntzeko, ahalik eta azkarren, dantzen egitaraua bidaliko ditugu eta errepertorio berria ikasteko, lan-tresna interaktiboak prestatuko ditugu, besteak beste, mapa interaktiboa dantzak kokatzeko baita kontextu batean ezartzeko ere, tutorialak dantzak eta urratsak azaltzeko baita bariantak ere zuen errepertorioa aberasteko eta musikari ttikiko gazteek eginen dituzten grabaketak.

Betti Betelu, Lapurdiko dantza maisua

2018/2019 urteko dispositiboak

IDBk proposatzen dituen dispositibo ezberdinak berriz martxan izanen dira irailan.

FOFO

Nahi duten taldeei FOFO formakuntza proposatzen diegu. Egun bateko formakuntzan, begiraleek lan-tresna pedagogikoak deskubritzen dituzte. Parte hartu nahi baduzue, lekuak badira oraindik. Idazten ahal diguzue iparraldekodantzarienbiltzarra@gmail.com edo deitzen ahalko gaituzue 06 26 66 15 84

ZABALA MODULUA

Zabala modulua irailaren 19an hasiko da berriz, Oldeak plataforma koreografikoaren gela berrian. Kurtsoak euskal dantzaren praktika intensiboagoa xekatzen duten dantzari gazteei eskaintzen dizkiegu.

DANTZA SAREAN

Elkarlanean ari nahi duten eta eskualde berean dauden taldeengana jotzen du dantza sarean dispositiboak. Sare batean antolatuta, taldeek errepertorio berdina lantzen dute elkarrekin urtean zehar, edo noizbehinka elkartzen dira proiektu zehatzagoak bururatzeko.

Zure egutegietan idazteko.

Harri Xuri dantzan. Gure programazioaren azken ikusgarria abenduaren 15ean izanen da. Aukeran konpainia errezibituko dugu.

Laster, heldu ikastaldia.

Mutxikoaren egunaren 40. edizio eta Betti Beteluri omenaldiaren karietara, egun batzuetako dantza ikastaroa proposatuko dizuegu Betteluk sortu zuen fandangoa ikasteko.