Euskal Herriko dantza taldeek Gasteizen elkartuko dira urriaren 6an, Dantzari Egunaren kari. Iparraldeko zazpi taldek parte hartuko dute: Bithiriñako Bithindarrak, Gabadiko Iruski, Barkoxeko dantza taldea, Senpereko Zirikolatz, Donibane Lohizuneko Begiraleak, Baionako Orai Bat eta Arbonako Primadera.

Eguna kale animazioekin hasiko da. Eguerditan, dantza talde autoktonoek dantzatuko dute Aihotz plazan. Arratsaldeko bost eta erdiak inguruan, talde guztiek Gasteizeko kaleek alaituko dituzte. Gero, San Martin futbol zelaiarantz abiatuko dira emanaldi nagusirako. Eguna erromeri batekin bukatuko da.

Emanaldi nagusian, taldeek zazpi probintzietako dantzak aurkeztuko dituzte. Egitarau osoa hemen.