Transmititzea eta sentsibilizatzea

Transmititzea, euskal dantzari eta hauen irakasleei, formakuntzen bidez.
Sentsibilizatzea, heziketa proiektu artistiko eta kultural berezi baten bidez.

Maurice Ravel Kontserbatorioko Dantza Departamentuko partaidetzarekin, Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko pedagogia-taldeak 2015/2016 ikasturte hastapenetik abian ezartzen du :

  • euskal dantza ibilbide bat
  • ibilbide denbora osoan euskal dantzariek berenganatu behar dituzten gaitasunen zerrenda
  • euskal dantza animatzaile boluntarioen formakuntza plan

Elkarte zenbaitek euskal dantza irakasle bat etorrarazten dute erregularki. Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak elkarte horiek laguntzen ditu irakasleak bilatzeko, administrazio kontuak bere gain hartzeko (lan-kontratuak, soldata agiriak…), kurtsoen parte baten ordaintzeko.

Azken bi ikasturteetan, Iparraldeko Dantzarien Biltzarra eta Euskal Kultur Erakundeak eskolei, kolegioei eta lizeoei proiektuak proposatzen dizkie heziketa artistiko eta kultural dispositiboen karietara. Maskarada da 2015/2016 ikasturterako hautatu den gai nagusia. Johañe Etchebestek ditu arte eta kultura proiektu klase horiek eramanen, euskaraz eta/edo frantsesez, Iparraldeko bederatzi eskolatan.

ZABALA MODULUA

EUSKAL DANTZA PRAKTIKA INTENSIBOAGOA

E.A.C.

DESKUBRITU ETA IKASI DANTZATUZ