Izenak eman : http://iparraldekodantzarienbiltzarra@gmail.com

Joan den urtean hasia, Zabala moduloa berriz abiatzen da sartze hontan.

Dantza talde guzietan, dantzaz gosez diren dantzariak badira, haien dantza taldeko kurtsoetaz gain, denbora gehiago pasatu nahi dutena dantza ikasten eta praktikatzen.

Zabala moduloak dantzari horier egokiak diren kurtsoak proposatzen ditu : 2 kurtxo lotzen ditu saioka, alde batetik dantza klasiko formakuntza bat (bere gorputz osoaren senditzeko eta mekanismoen ulertzeko) eta bestalde Xiberoko dantzak edo Gipuzkoako dantzak aldikatuz urtean.

Leihotik 1

Dantzariek, 10 urte bederen eta 4 urteko dantza praktika behar dute haien dantza taldetan.
Zatituak izango dira 2 mailetan :
-2CA mailan, Gipuzkoako eta Xiberoko dantzak sekulan ez dituzten praktikatu dantzarientzat
-2CB mailan, errepertorio horietan jadanik praktika dutenentzat haien taldeetan.

 

Pasa den urtean bezala bi lekuetan proposatua izanen da Moduloa :
Baionako kontserbatorioan, asteazken arratsetan, irailaren 21tik goiti : 2CA taldea 17.00tatik 19.10 arte eta 2CB 18.00tatik 20.15 arte.
Irisarriko herriko gelan, larunbat goizetan, urriaren 1tik goiti : 10.00tatik 12.45ra bi taldeentzat.

 

Danse Souletine

Interesatuak diren dantzariek, bidaltzen ahal dute email bat http://iparraldekodantzarienbiltzarra@gmail.com-era, irailaren 16a aitzin,
zehaztuz zoin leku eta mailetan pentsatzen duten aritzea eta haien datuak (deitura, izena, taldea, telefonoa).
Xehetasunak ondotik emanak izanen dira.