DANTZA IKUSGARRIAK

ERRITU, KUKAI DANTZA

Izadia eta kolektibitatearen ikuspegitik biziaren egoera desberdinak pasaia indibidual eta kolektibo erritoen bitartez zeharkatzen dituen ezinbesteko bidaia da. Zentzumenen bidaia bat kantua, dantza eta bizipenen bitartez, guzientzako ERRITU bat.

Azaroaren 5ean, 20:30. Théâtre du Casino. Miarritze.

SAIO ZERO, BILAKA

Zuzeneko dantza eta musika eta bideo muntadura uztartzen dituen Saio Zero euskal dantza tradizionalaren ikuspegi garaikide bat eskaintzen digun entsegu koreografikoa da. Tauladaren gainean, zazpi dantzari eta hiru musikari iraganetik etorri zaien dantza jarduera arakatzen dute. Barnatasunetan bidaia introspektiboa eskaintzen du Saio Zerok.

Azaroaren 07an, 20:30. Théâtre du Casino. Miarritze.

Aukeran 20 urte, AUKERAN DANTZA KONPAINIA

Ainhoa Aierberen zuzendartitza teknikoaren pean, Aukeran Dantza Konpainiak 20. urtbetetzea ospatzen du, publikoa harrituko duen arte proposamen berritzailearekin. Edu Muruamendiaraz konpainiako koerografoaren sorkuntza ezagunenak eta kari horretara sortutako beste batzuen ikuspegi berri bat eskaintzen du Aukeran 20 urte-k. Edu Muruamendiarazek 1997an Donostia / San Sebastiánen sortu konpainiaren lan koreografikoak, dantza tradizionala eta garaikidea nahasten ditu.

Azaroaren 8an. Théâtre du Casino. Miarritze.

EZPATA DANTZA, MARITZULI KONPAINIA

Talde ibiltariaren dantza da Ezpata Dantza, itzela, protokolorako egokia, eta sustraiak XVII. mendean dituen generoa da. Askotan egutegiko festa ospakizunetan egiten bada ere, herrietako festa ekitaldietako une garrantzitsuei loturik ere agertzen da.

Azaroaren 11n goizeko 11etatik 1a arte. Miarritzeko kaleetan.

Topa.k (Dialogue), So.K

Makurkeriaz beteriko ikuskizun honek euskal dantzen unibertsoa eta dantza klasikoarena perspektibanjarri nahi ditu, balizko topagunetan oinarrituta. Euskal dantzari eta dantzari klasikoak, bost musikariekin.

Azaroaren 11n, 13:15. Plaza Berri. Miarritze.

KAUTERE BALET

Zuberoako musikariz eta dantzariz osatutako talde batek eskainiko duen ikuskizuna. Pastoral, maskarada eta beren sorterriko kultura ondare aberatseko kode eta erreferentzietan oinarritua dago.

Azaroaren 11n, 16:00. Plaza Berri. Miarritze.

Azaroaren 10ean, 11:00
Miarritzeko mediatekan

Hitzaldia: Nola aberasten diote elkarri Iparraldeko eta Hegoaldeko dantzariek? Esperientzien testigantzak eta etorkizuneko lankidetzen inguruko ikuspegiak. Euskal Kultur Erakundeko zuzendari Pantxoa Etchegoinen eskutik.

Azaroaren 2tik 9ra
Casino municipal

Euskal jantzien erakusketa. Denboran zeharreko bidaia, Maritzuli Konpainiak utzi dituen berrogeita hamar inguru jantziren bitartez.