ÜDA BATEZ IKUSGARRIAREN LEHEN EMANALDIA

Beritza konpainiak Üda Batez ikusgarria estreinatuko du urriaren 26 eta 27an Mauleko Jai Alaian. Joana Etxartek idatzitako ipuina Goizean goizik kantuan oinarritzen da ; koreografia Fábio Lopezek sortu zuen Maguy Mirande, Joana Larrandaburu, Graxiana Castillon eta Petti Etchegoyhenek lagunduta Xiberoako errepertorioan. Eszenatokian, 20 dantzari izanen dira.

Eta bere 20. urteurrena ospatzeko, Xiberoako masterclass-ek atzera begirada bat proposatuko dizue ; Euskal Spiritu (2000), Zamalzain (2004), Ze bolada (2009), Amaiur (2012) eta Baküna Show (2014) ikusgarrietako piezak bereszeneratuko ditu.

MAULE
URRIAREN 26a ETA 27a
20:30

ZARENA ZARELAKO GETARIAN

Getariak Herriko Ahotsak ekitaldiaren 5. edizioa antolatzen du. Eta beti bezala, euskal dantza et musikari leku berezia ematen diete. Urtearen zehar, Zarena Zarelako-k dantza ikastaroak antolatu ditu. Hogei bat dantzarik aukera ukan zuten konpainiaren unibertsoa baita Pascale Lascano-k sortutako koreografiak deskubritzeko. Urriaren 27an, arratsaldeko 6etan, neskek konpainiaren errepertorioko bost dantzak emanen dituzte.

GETARIAN
URRIAREN 27a
18:00

LEINUAK BERE 30. URTEURRENA OSPATZEN DU

Leinua dantza taldeak bere 30. urteurrena ospatuko du Hiriburun. Omenaldi moduko ikusgarri bat aukeztuko dute urriaren 27an, gaueko zortzi eta erditan, ezker paretan. Igandean, goizeko 10etatik aurrera, Plaza Berrin, Leinua Eskolako gazteek dantzatuko dute. Gero, Mutxikoak izanen dira denentzat.

HIRIBURU
URRIAREN 27a ETA 28a
20:30

AKELARRE ARGENTINAN

Hendaiako Akelarre dantza taldeak Argentinera joan da. 30 dantzari eta musikarik urriaren 29tik azaroaren 5a arte egiten den Euskal astean parte hartuko dute. Argentinako Euskal Etxeak biltzen dituen ekitaldiaren kari, taldeek aukera ukanen dute dantzak trukatu eta ikasteko eta harremanak sortzeko kultura eta dantzaren inguruan.

Bi urte daramatzate proiektua finantzatzeko lanean eta partaidetza-finantzamendua martxan jarri dute. Informazio guztia hemen atxemanen duzue.

LASTER...

Zarena Zarelako ikusgarri berri bat prestatzen ari da.

“15 neska gaztez osatu taldeak ematen duen ikusgarri bizi eta dinamikoa da HARIZ HARI. Dantzari, kantari eta musikari, denek sortu dute ikusgarri hau sormena, emozioa eta bizitasuna nahastuz. Hariz hari, adixikidetasuna, kidetasuna, iraganeko eta gaurko emazteak aipatzen dituen harreman sarea ehundu dute. Ahantzi gabe ere kantua eta poesia, musika eta dantzaren arteko fusioa. Zerbait berri sortu dute, euskal kulturaren oinarriak beti errespetatuz…”
https://larreko.fr/programmation/spectacle/zarena-zarelako-hariz-hari/

Erreserbatzeko, azaroaren 10etik aurrera 06.82.32.03.43 deituz arrtsaldeko 6etatik aurrera edo antolaturik permanentzietan, azaroaren 12 eta 26an eta abenduaren 3 eta 10ean arratsaldeko 6 eta erdietatik 8ak arte.

LARREKO KULTURGUNEA
ABENDUAREN 16a
17:00