URRIAREN 26, 27, 28an
DESOJO (NAFARROA)

Nafarroako dantzarien biltzarrak dantza barnetegia eskaintzen dizue. Tailerretan gai ezberdinak landuko dira:

  • jarrera teknika eta baliabide koreografikoak
  • Irakaskuntzarako metodologia eta bikote lana
  • orrazkera eta jantziak
  • dantza erritmoak
  • Lizarrerriako errepertorioa

Sorguneko, Agintzari dantza taldeko, Lau Urrats taldeko eta Lizarrerriako kideek alaituko dituzte tailerrak.

Prezioa: 70€

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, nafarroakoedb@hotmail.com emailera idatzi edo +34 619 009 940 deitu.

AZAROAREN 10ean
ERRENTERIA (GIPUZKOA)

Gipuzkoako dantzarien biltzarrak Korteseko dantzak lantzeko ikastaroa proposatzen dizue azaroaren 10ean, goizeko 10etatik arratsaldeko 2ak arte, Dantzagune gelan.

PREZIOA: urririk bazkideentzat /15 € ez bazkideentzat

Izena emateko azaroaren 6a aitzin edb-koordinazio@hotmail.com edo gipuzkoakoedb@gmail.com helbidera email bat bidali zure izen-abizenak, emaila eta telefono zenbakia zehaztuz.